Deskripzioa
Bideak marrazten dira, bideak lerratzen, bideak banatzen dira, kurba eta angelu desberdinetan, norabide eta zentzu anutzetan.
Bideak batzen dira, berriz ere banatzeko, agian, norberak berea egiten du, batzutan, batera goaz.
Bideak gurutzatzen dira, elkarrekin marrazten ditugun bidaia ezberdinetan, norabide guztietan dantzan, askotan zalantzan, lerro amaigabeen balantzan, berregiten ditugu bideak, berregiten bidaiak, norabide guztietan.
Ehunez egindako tote bag-a, material birziklatuekin egina eta erabat jasangarria. Euskal hizkuntzarekiko eta kulturarekiko maitasuna erakusteko eta eguneroko bizitzan lagun izateko pentsatuta dagoen osagarri ezin hobea.
- Materiala: %80 kotoi birziklatua eta %20 poliester birziklatua.
- Pisua: 300 GSM, erresistentzia handia eskaintzen duena.
- Tamaina: Liburuak, erosketak edo eguneroko objektuak eramateko aproposa.
- Zainketak: Garbitu eskuz ur hotzean. Ez erabili lixibarik. Zintzilikatu lehortzeko.











Valoraciones
No hay valoraciones aún.