XALBADOR

XX. mende hasieran Urepelen jaio zen Fernando Aire «Xalbador». Artzaina eta bertsolaria, bi liburu ere idatzi zituen. Bere garaiari aurrera hartuta bizi zen, eta jendeak lanak zituen Xalbadorren bertso bikain horiek ulertzeko; Iparraldeko euskalkiagatik, eta ideia berritzaileengatik. 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian txistuak eta txaloak bertso berean jaso zituen, historiara igaro den bertsorik ezagunena bilakatuz. Txapela hura Xalbadorrek merezi bazuen ere, epaileak ez ziren ausartu hari ematera.

Mostrando los 2 resultados